XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

12. PAISAIA DESBERDINAK, IHARDUERA DESBERDINAK

ESPAINIA: KANTAURIALDEA, BARNEALDEA, MEDITERRANEOKO ZONA

Penintsulatik zehar ibili eta behari ona baldin bazara, konturatuko zinen nola abereek bazkatzeko paisaia menditsua eta berde-berdea agertzen den.

Barnealdeko lautadak horiak dira eta bertan laboreak hazten dira.

Eta Mediterraneo itsasaldean bi zona oso desberdinak daude: Baratza emankorren zona eta sekain lurrekoa, azken honetan mahatsondoa, olibondoa eta almendrondoak hazten dira.

Beren artean desberdintasun handiak dituzten hiru zona handi daude.

Zona bakoitzeko lurlantzak, abelazkuntzak eta landaretzak bere ezaugarri bereziak ditu: 1. Kantaurialdea

Ifarraldean, kantauri itsasaldean, euri asko egiten duelako klima hezea dute eta baserri-hustiapen txikitan garatzen da lurlantza.

Abereak bazkatzeko lurlantza da nagusia.

Baserritarrek larreak zaintzen dituzte.

Beste batzutan behiak ukuilutan sartuta egoten dira, orduan bere elikadura nagusia pentsua eta ortu-belarra, alfalfa eta hirusta izaten da eta baserritarrak moztutako belarra ere.

Asturiasen behiak okelerako hazten dituzte eta Kantabrian esnea eta esnekietarako.

Baserriko produkturik garrantzitsuena artoa da.

Artoak zurtoina luzea, hostoak berdeak eta ale horiak ditu.

Ongi hazteko eguzkia, euria eta tenperatura moderatuak behar ditu.

Animaliak elikatzen ditu eta gizonak talo moeta asko egiten du artoaz.

Hona hemen eskualde honetan lortzen diren beste produktu batzuk: hezetasuna ongi jasaten duen patata, sagarra, produktu honetatik sagardoa lortzen da eta garrantzi handia du Asturiasen, eta Ribeiro ardoa edo euskal txakolina produzitzen duen mahatsa.

Herriska edo baserri batzuen artean kooperatiba batzuk sortu dira.

Kooperatiba hauetan lurra lantzen edo abereak hazten dituzten baserritarrak beren interesak defendatzeko bildu egin dira.